XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ekarri zuela biena zuten haur txikia eta guzti.

Beste batzuk antzeko kontakizuna asmatu zuten, baina emakumea zergatik ari zen negarrez argitzeko aldaketa txiki batekin.

Beste zurrumurru batek zioen Thulo borrokan aritu zela emakumearen senarrarekin eta hura hil egin zuela eta horregatik ari zela emakumea negarrez.

Puleng-ek, Thuloren emazteak, asmakizun guzti horiek entzuten zituen, senarra eta biak Mookho lasaitzeko eta alaitzeko ahaleginetan gogor ari ziren bitartean.

Senarra ezagutzen zuen bezala ezagututa, Pulengek ez zien jaramonik egin istorio haiei, nahiz eta harriturik egon ostruken istorioarekin.

Handik bizpahiru ordutara, izan ere, egunak eta egunak igaro zirela iruditu baitzitzaien, Pulengek lortu zuen Mookhok gaua beren etxean igarotzeko baimena ematea.

Behin eta berriz esan zion ziur zegoela herrian bere senarrari gertaeraren berri emango ziotela eta familiaren etxeraino iritsiko zela.

Etxera iritsi orduko, alferrikakoak izan ziren Mookhori zerbait janarazteko ahaleginak, eta azkenean Pulengek Mookhori semea kendu zion, lasaiarazteko eta haurrari zerbait jaten emateko.

Thulo nekazari bikaina izateaz gainera, lurralde horretan bizi zen Bakwena leinuko erregearen laguntzailea ere bazen.

Emaztearekin eztabaidatu zuen, zuhur jokatzea ote zen ala ez, erregeari gertaeraren berri ematea.

Senar-emazteek erabaki zuten hura zela bide zuzena.

Zoritxarreko eguna gertatu eta handik urte batzuetara, Mookhok lagun bati adierazi zizkion egun horietako itxaropenak eta beldurrak.

Lagunari esan zion, egun hartako itxaropenik handiena zuela senarra ezustean agertzea, nonbaitetik herrira iristea, eta beldurrik handiena zuela Thulo bizi zen lurraldeko nagusi zuriak harrapatu izana.

Geroago poztu zen (...)-